Artikulu honek Bilboko hiribilduko gobernua aztertzen du, bai eta kontzeju, Monarkia eta Jaurerriaren arteko instituzio-harremanak ere Erregimen Zaharraren bukaeraren garaian. XVIII. mendeko azken hamarkadetan eta XIX.eko lehenengo urteetan hiru izaki politiko horien artean izandako gatazka ugari eta larriak behatzen ditugu. Azkenik, gatazka horiek barne krisi sakon batera eraman zuten foru-sistema politikoa.