Indepentziaren aldeko gerraren ondorioz, Cadizeko erregimen liberalak nagusitzeko ezagutu zituen zailtasun orokorrei, herrialdeko agintarien ekinbide oztopagarriak erantsiko zitzaizkion Bizkaian, frantsesen menperakuntzaren garaian indarrik gabe utziriko foruak berrezarri ondoren erregimen konstituzionala ere aplikatu baitzuten.
Bi erregimen desberdinen artean sortu zen nahasketa handia izan zen, bigarrena aplikatu ondoren aurrenekoa ez bait zen indarrik gabe utzi. Horrenbestean, osatu zen lehen Diputazio probintziala Diputazio foralaren luzapena baizik ez zen izan.