Bilboko itsasadarreko itsas sistemaren morfologia eta hedadura etengabe aldatuz joan dira higadura eta sedimentuen jalkipena direla medio, itsas malaren gorabeheren ondorioz erabat aldatu direlarik. Azken glaziazioaren ondoren Holozenoari dagokion itsasoaren aitzinatzeak kantauriaribarrak urez estali eta sedimentu-materialen bolumen handiaren jalkipena ekarri zuen, oso onda gorde izan dena eta hori aztertzeak beraren bilakaera naturalaren interpretazioa bideratzen digu. Nerbioiaren behe ibar honek aldaketa antropiko gaitza jasan du azkeneko 700 urteetan, egungo hiri-espazioa bilakatu arte, zeina natur ingurune hori erabiliz gertatu baita hain zuzen ere. Estuari-ingurune honen gainean obratu diren prozesu naturalak eta aldaketa artifizialak (urbanoak, industrialak eta kaiari dagozkionak) ezagutzea funtsezkoa da ekosistema horien gestio razionalagoa burutzearren.
Lan honek Bilboko Metrorako zundaketarako disziplinanitzeko azterketaren aurreko informazio geomorfologikoarenaurkezpena suposatzen du.