Lan honetan Gipuzkoan argiliten gainean moldaturiko lurzoruen ezaugarriak aztertzen dira eta beraien erabilpen eta kontserbaziorako aurkezten dituzten mugak ebaluatzen dira, Buol-en Soil Fertility Capability Classification System delakoaren bidez (1972).
Lurzoru hauen ezaugarri nagusiak: limo eta buztinaren arteko egitura, materia organikoen kopuru txiki edo moderatuak, erreakzio azidoa, nutrienteen eskasia nabarmena eta aluminio-safurazio handia elkartrukearen konplexuan, mino-topografia duten lekuetan kokatuak izateaz gain. Ezaugarri horiek direla eta, higaduraren menpe daude, landareen nutriziorako arazo handiak dituzte eta aluminiozko toxizitate potentzial handia dute.