Formak (Sia-ko artesa), pilaketak (Yésero eta Barbenula) eta Biescas-ko Erriberaren alboetako haranetan barreiaturiko bloke granitikoak aztertu ondoren, izotzen hedadurarik handiena izan aurreko glaziare-fasearen existentzia ezartzen da. Pleistozeno ertainean kokatzen den glaziazio minaren aurreko topografian sorturiko glaziare- hondakinak dira.