Iturri termalak nagusiki IM-HEtik IIM-HHEra eta EIE-MHM norabideko lerrokaduretan egituraturik daude eta sumendi-eraketak erakusten duenarekin bat datos Aldi berean, iturrien bidez antzemaniko lerrokadura tektonikoek topografia deprimitu nabarmena duen pentagono itxurako figura moldatzen du Ciudad Real hiriaren inguman, zeinak gune bolkaniko nagusia eta zenbait azpiarro tertziario barne hartzen dituen. Aurrekoari geofisikak ekarritako informazioa erantsiz gero, gauza nabaria da eremu tektonikoki deprimitu baten aurrean aurkitzen gareia.
Ondorioz, fenomeno hidrotermalak hemen bolkanismoari estuki loturiko eta jatorri magnatiko erresiduala duen iharduera adierazten du.
16 analisi kimiko eta mineralogikoek esaten digute beren urak ferromanganosak direla, batez beste 24,52 ppm burdina eta 0,30 ppm manganeso jaikitzen direlarik. Jaikitako hondarrak funtsean goethita, siderita eta kuartzoz osaturik daude. Mineral hauek berak eremu honetako azal ferruginosetako osagai nagusiak dira, kuaternarioko gainaldeko formazioei dagozkieia, berauek kolubioek, metaketa-glazisek eta ibai biltegiek moldatuak direiarik. Ukituriko formazioak eta iturriak espazioan hurbil izatea, bai eta azaletako zementuen eta jalkitako hondarren antzekotasun mineralogikoa iharduera hidrotermalak azal ferruginosoen morfogenesian parte hart duelako froga dudaezinak gertatzen dira.