Goizut-eko pilaketa (Bidasoako estuaria) testigantza baliotsua da i. m. g. 40-45 metroetan kokaturiko paleoibaiaho baten existentzia egiaztatu ahal izateko. Beheko mailak garbi erakusten digu pilaketa hori ibai-ingurune batean gertatu zela (ibai-uholde dinamika), arian-arian bestelako ingurunetara igaro zelarik: ibai-itsasokoa, itsasokoa eta eolikoa. Antza denez, bilakaera hau trangresio-fase baten hasierari dagokio, kronologikoki Pleistozeno ertainean kokatua, nahiz eta zoritxarrez erabateko kronologia ezartzeko elementurik ez dagoen. Goizuteko pilaketa hau zonalde horretan kokaturiko beste pilaketa batzuekin erlazionaturik ageri da eta honek argi eta garbi itsas mailan aurkitzen garela baiestera garamatza.