Lan honetan multzo litiko Neocomiense-Aptiense baten gainean perfilaturik aurkitzen den eta izaera konglomeratikoa duen Karst bat zehazten da, Urbión taldeko lurralde facies-en barne, beraren baitan azterturiko zonaldeko karstifikazio molde gargienak azaltzen direlarik.
Egitura-kontrolak eta malda erliebeak askotan determinatzen dute izari handieneko formen banaketa, bertako diaklasatuen sareak disoluzio-ardatz edo iraganbide zenbait behartzen dituzten bitartean,karbonatatuen ageri den aldian hainbat disoluzio-prozesu identifikatzen direlarik.
Zenbait toki karstiko-kongilomeratiko, hala nola El Alto, La Espadilla, Castroviejo edo Pinilón, modelatu bereziena azaltzen dute, disoluziozko iraganbide, pinakulo, mogote, hutsune, Karren.. anitz hornituak direlanik.
Azkenik, fenomeno batzuk, hala nola termokarst bat alderdi altuenetan bai eta Oncala taldeko hareharrizko paketeekiko erliebe diferentziaia, adirazitako morfologia karstikoa nabarmenden dute, iberiar maldako ere aldeari dagokion inguruko erliebe leunaren aldean.