Ikerlan honetan, 1876ko hausiabartza militarraren ondoren, Frantziako hegoaldean erbesteratu karlisten multzo handiak sortu zituen arazo politikoen berri eman nahi izan dugu. Espainiako gobernuarentzat ordena publikoaren alorreko arazoa izan zen, Pirinioak zeharkatzen zituzten partiden base eta oinarria baitzen hura. Karlisten buruzagientzat, halaber, gizon haien kontrol politikoa arazoa zen, zeren eta beste zenbait alderdi, hala nola Errepublikarrak eta Moderatuak, bereganatzen saiatzen baitziren.