II Errepubiikako lehen biurtekoan gehiengo errepublikar-sozialista zuten Gipuzkoako toki korporazioetan garatutako politika erlijisioaren irizpide eta zantzu nagusien azterketa, beti ere garaiko ezkerraren jarrera berrikuslearen eta euskal gizartean gehiengoa zen sektore baten sentimendu erlijiosoen artean aurrez-aurre topo egiteak eragin zuen testuinguru liskartsuan.
Hala ere, aipaturiko politika erlijioso hori gauzatzerakoan, zuhurtasun eta moderazio irizpideak gailendu ziren, horrek Euskal Herriko gatazka erlijiosoa erabat gainditu ez, baina gatazka hori baretzen nabarmen lagundu zuelarik.