Foru Diputazioekin batera, Araban eta Gipuzkoan 1839ko azaroaren 16ko errege-dekretutik eta Bizkaian 1844ko uztadaren 4ko errege-dekretutik aurrera, elkarrekin bizi izan ziren izenez baizik probintziako Diputazioak ez ziren batzuk, ahalmenik batere ez zutenak. Horrenbestez, foru buruzagiak bereziki lehiatu ziren instituzio bikoiztu horiek eskumenik bar ez zezaten. Halako instituzioek, biurteko progresistaren salbuespenarekin-orduan 1854ko abuztuaren 17ko errege aginduan oinarriturik ezabatu baitzituzten eta ondoko biurteko moderatuan ere luzatu zena- foru diputazioen aldamenean Araban eta Bizkaian l868 arte iraun zuten, eta Gipuzkoan 1870 arte 1871eko urtarrilaren 25eko errege-dekretuak egoera hori berretsi zuen, bikoztasun instituzione horri erabateko amaiera emanez.