Industriaurreko hiriek harreman estuak dituzte nekazal ingurarekin, inmigrazio garrantzitsua dela eta neurri haundi batean. Artikulo hontan 1887.eko Iruñea, oraindik ia industrializatu gabea, dugu aztergai, beren egitura familiarren azterketara hurbilketa bat egitenez, eta portaera horiek azaltzeko arrazoiak bilatuz. Bide horretan inmigrazioaren garrantzia eta konposizioak, eta familien iharduera ekonomikoek informazio lagungarria ematen digute aztertzen jarraitzeko.